Ikerketa Klinikoa

Zer da ikerketa klinikoa?

Ikerketa klinikoa hainbat fasetan egin ohi da: 1., 2., 3. eta 4. faseak.

1. faseko azterketak:

  • Boluntario osasuntsuen edo pazienteen kopuru txiki batek hartzen du parte.
  • Probako tratamendu baten segurtasuna probatzen da, eta giza gorputzean zer gertatzen zaion aztertzen da.
  • 6 eta 12 hilabete artean iraun dezake.

2. faseko azterketak:

  • Ehunka pazientek hartzen dute parte.
  • Tratamendu esperimentalaren eraginkortasuna eta segurtasuna probatzen dira.
  • 2 eta 4 urte artean iraun dezake.

3. faseko azterketak:

  • Ehunka edo milaka pazientek hartzen dute parte.
  • Tratamendu esperimentalaren eraginkortasuna eta segurtasuna sakonago probatzen dira.
  • 5 eta 10 urte artean iraun dezake.
3. faseko azterketak emaitza onarekin burutu ondoren, babesleak eskabide bat bidaltzen die herrialde bateko edo batzuetako osasun-agintariei, tratamendu esperimentala botika gisa edo gailu mediko gisa onets dezaten.

4. faseko azterketak:

  • Tratamenduari erabiltzeko onespena eman zaionean hasten da.
  • Ehunka edo milaka pazientek hartzen dute parte.
  • Tratamenduak epe luzera zer ondorio dituen gainbegiratzen da.
  • 4 eta 8 urte artean iraun dezake.

Ikerketa klinikoaren faseak